Berriak
Atzealdea Hernaniko Txalaparta Festaren 39. edizioa ospatuko da
2026·05·19
Asteburu honetan berriz ere txalaparta doinuak nagusi izango dira gurean. Izan ere, Hernani Musika Eskolako Ttan Ttakun taldeak antolatuta, Hernaniko 39. Txalaparta Festa ospatuko da.
Ekitaldia Iparragirre sagardotegian izango da. Eguerdian (12:00) izango da emanaldi nagusia. Saio hau irekia eta doakoa izango da. Bertan izango dira Zuaznabartarrak eta Goikoetxeatarrak; Xarma, Hala Dzipko, Makilakixki eta Zurartean taldeak eta etxeko Ttan-ttakun. Joaldi isila ere izango da saio horretan, ez daudenak gogoan.
Ondoren, nahi duenak saiheski menua bazkaltzeko aukera izango du Iparragirre sagardotegian bertan (14:·0ean; prezioa, 31,5€). Honetarako bai, izena eman beharko da txalapartafesta@gmail.com-era idatzita edo 620 434 661 whatsapp zenbakira idatzita (plaza mugatuak).

