Berriak

Atzealdea Hernaniko Udal Jolas Igerilekuak ekainaren 14an irekiko dira

Bihartik udako abonuak salgai egongo dira

2024·05·22


Hernaniko Udal Jolas igerilekuak ekainaren 14tik irailaren 8ra egongo dira irekita aurtengo denboraldian, eguenero 10:00etatik 20:30era. 

Bihar (maiatzak 23) jarriko dira eskuragarri udako abonuak, online eta kiroldegiko harreran eta bulegoan.

Denboraldiko abonuak edota eguneko sarrerak

Bi modu egongo dira Udal Jolas Igerilekura sartzeko: eguneko txartela erosita edo denboraldiko abonoarekin. Hernaniko eta Astigarragako kiroldegietako bazkideek prezio berezian eskuratu ahal izango dituzte denboraldiko abonuak (familiarra 79,50 €; banakako heldua, 52,60 € eta banakako adin txikikoa, 34,75 €). Hernaniko eta Astigarragako kiroldegietan abonatuak ez direnentzako prezioak hauek izango dira: familiarra, 157,95 €; banakako heldua, 104 € eta banakako adin txikikoa, 63,15 €.

Eguneko sarrerak hiru modutara erosi ahal izango dira, egun berean edo bezperan: online, igerileku kanpoaldeko makinan edota harreran. Era berean, bi aukera egongo dira: egun osoko txartela (helduak, 8,15 €; 4-18 urte 5,55 € eta 3 urte artekoak 2,85 €) edo 17:30etik aurrera sartzeko sarrera (4-18 urte, 2,95 €; helduak, 4,10 €; 3 urtez beherakoa, 1,45 € eta sei hilabetez azpiko haurra, dohainik). 

11 haurretik gorako taldeentzako eskaintza berezia izango da sarreren prezioan.

1.500 lagunentzako aforoa

Udal Jolas Igerilekuak 1.500 lagunentzako aforoa dauka. Horietako bi heren (1.000 toki) abonatuentzako erreserbatuta egongo dira. Gainerakoa, eguneko salmentara bideratzen da. Hori dela eta, abonatua egoteak ez du bermatzen sarrera, ezin baita inoiz aforoa gainditu. Horregatik, unean uneko okupazioa jakiteko kirola.hernani.eus webgunean dago aukera eta igerilekura joan aurretik begiratzea gomendatzen da.

Uretan, berriz, 500 lagun egon daitezke aldi berean. Muga hori gainditzen den egunetan, bandera gorria jarriko da eta 20 minutuko txandak izango dira uretan egoteko.