Berriak
Atzealdea Hernaniko Udal Jolas Igerilekuan elkarbizitza bermatzeko, bertako araudia errespetatzeko eskatzen du Udalak
2026·07·02
Hernaniko Udal Jolas Igerilekuan erabiltzaile batzuen aldetik azken egunetan ikusi eta eman diren jarrera desegokiak direla eta, Udalak gogorarazi nahi du ezinbestekoa dela kanpoko igerilekuko arautegia errespetatzea, erabiltzaile guztien arteko elkarbizitza posible izan dadin.
Era berean, Udalak adierazi nahi du ez duela onartuko sorosle eta langileen kontrako inongo errespetu faltarik, mehatxurik eta erasorik eta hauen aurrean neurriak hartuko dituela.
Horrez gain, instalakuntzak zaindu eta egoki erabiltzea ere ezinbestekoa dela gogora ekarri nahi dugu, igerilekuez gozatzen jarraitu nahi badugu.

