Berriak

Atzealdea Hernaniko Udal Jolas Igerilekuko abonamenduak egiteko epea irekiko da astelehenean

Igerilekua ekainaren 12tik irailaren 7ra egongo da zabalik

2025·05·23


Hernaniko Udal Jolas Igerilekuak (HUJI) datozen ekainaren 12an irekiko dira. Irailaren 7a izango da aurtengo denboraldiko azken eguna. Ordutegia 10:00etatik 20:30era izango da astelehenetik igandera

Ohi bezala, bi modu izango dira bertara sartzeko: eguneko sarrera erosita edo abonamenduarekin. Bi kasuetan, aurrez aurreko zein online bidezko aukerak egongo dira, eta Jarduera Fisiko eta Kirol sailetik, ahal dela bigarren aukera horren bidez egiteko eskatu dute, “ilarak saihesteko”.

Hain zuzen ere, denboraldiko abonamendua egiteko epea datorren astelehenean -hilak 26- irekiko da. Esan bezala online, kiroldegiko harreran eta bulegoan egongo da abonamenduak egiteko aukera.

Aurten ere, Hernaniko eta Astigarragako kiroldegietako abonatuek tarifa berezia izango dute Hernaniko Uda Jolas Igerilekuko abonamenduetan.

Eguneko sarrerak ere online edo udako igerilekuan bertan erosteko aukera izango da. Egunean bertan erosi ahal izango dira.

Okupazioa unero kontsultatzeko aukera

Hernaniko Udal Jolas Igerilekuak 1.500 lagunentzako edukiera du. Bi heren (1.000 toki), abonatuentzako erreserbatzen dira. Ondorioz, salgai jartzen den eguneko sarrera kopurua mugatua da.

Uretan ere edukiera mugatua daukate igerilekuek: gehienez aldi berean 500 lagunentzako kabida, hain zuzen ere. Jende askoko egunak bandera gorriz adieraziko dira eta egun horietan 20 minutuko txandak ezarriko dira uretan egoteko.

Unean uneko okupazioa jakiteko aukera kirola.hernani.eus webgunean egongo da (momenturo eguneratua). Igerilekuan bertan, sarrerako pantailan ere ikusi ahal izango da okupazio maila. Beraz, erabiltzaileei HUJIra bertaratu aurretik okupazioa begiratzea gomendatzen da.

TARIFAK:

Hernani eta Astigarragako kiroldegietako abonatuentzat:

Familiarra: 82,25 €

Banakakoa: 54,50 €

Adingabea: 36 €

Hernani eta Astigarragako kiroldegietan abonatuak ez daudenentzat:

Familiarra: 163,65 €

Banakakoa: 107,75 €

Adingabea: 65,40 €

Eguneko sarrera:

18 urtez gorakoa: 8,45 € (17:30etik aurrera, 4,25 €)

3-18 urte: 5,75 € (17:30etik aurrera, 3,05 €)

3 urte arte: 2,95 € (17:30etik aurrera, 1,50 €)

6 hilabete arte: Doan.

Haur-taldeentzako prezio bereziak.