Berriak

Atzealdea Hernaniko Udala, Asteklima 2024ko sarietan saritua

2024·12·19


Hernaniko Udala saritu egin dute Ihobe Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak eta Energiaren Euskal Erakundeak. 'EAEko ekimenik onena' kategorian saritu du epaimahaiak eta modu positiboan baloratu du udalaren kanpaina, bere kalitate eta inpaktuarengatik. Ainara Atorrasagasti Ingurumen zinegotziak eta Ingurumen saileko teknikariek jaso dute saria Bilbon.

Ihobek jakinarazi duenez, Hernaniko Udala saritua izan da Urumea ibaiaren garbiketan aurkitutako hondakinen erakusketagatik. Erakusketak, jasotako hondakinez gain, garbiketan hartutako argazkiak ere sartzen zituen barne. Ekimen horrek ahalbidetu du hondakinen sorreraz eta hondakin-urek floran eta faunan duten ondorioez sentsibilizatzea.

Ainara Atorrasgastik eskertu egin du saria, eta udalari lanean jarraitzeko bultzada bat eman diola ziurtatu du, Urumea ibaiak daukan garrantziaz jakitun baita udala, eta hura zaintzea denon ardura dela azpimarratu du, bertan itsasoa hasten delako, besteak beste.