Berriak
Atzealdea

Gutxieneko zerbitzuak soilik izango dira urtarrilaren 30eko greba orokorrean

Hernaniko Udalak, asteartean izandako udalbatzarrean, onartu zuen U30ko Greba Orokorraren printzipioekin bat egiteko mozioa. Horretaz gain, Udal Langileen Batzordeak ere grebarekin bat egitea erabaki du. Hori dela eta, greba egunean udaletxea eta udal zerbitzu gehienak itxita egongo dira. Soilik bermatuko dira Eusko Jaurlaritzak ezartzen dituen gutxieneko zerbitzuak.

2020·01·30


Hernaniko Udalak, asteartean izandako udalbatzarrean, onartu zuen U30ko Greba Orokorraren printzipioekin bat egiteko mozioa. EH Bilduren aldeko botoa jaso zuen mozioak. Elkarrekin Podemos eta PSE abstenitu ziren eta EAJ-PNVk kontra bozkatu zuen. Horrekin batera, Udal Langileen Batzordeak ere grebarekin bat egitea erabaki du.

Hori dela eta, greba egunean udaletxea eta udal zerbitzuak itxita egongo dira. Soilik bermatuko dira Eusko Jaurlaritzak ezartzen dituen gutxieneko zerbitzuak.

-Udaltzaingoa
-Erregistroa

Garbitaniako Enpresa Batzordeak ere grebarekin bat egin du eta horren ondorioz, ez dira hondakinak bilduko ezta kaleak garbituko ere.