Berriak

Atzealdea Hernaniko Udalak 10 gazte langabetu kontratatuko ditu administrazioan lehen lanbide esperientzia izan dezaten

Eskaintzetan izena emateko epea azaroaren 10a arte dago zabalik Lanbiden

2023·10·30


 

Hernaniko Udalak 16 eta 30 urte arteko gazteentzako 10 lanpostu eskainiko ditu Lehen Lanbide Esperientzia Administrazioan programaren bidez. Gazte langabetuen lan-munduratzea sustatzea du programak helburu.
 
Programa hau gauzatu ahal izateko, Hernaniko Udalak Lanbideren laguntza jaso du. Guztira, 451.427,82 € bideratuko dira gazte langabetuen lan-munduratzeko programa honetara. Horietatik 173.150,54 € Udalak berak inbertitu ditu eta gainerakoa, Lanbidek.
 
Udaleko arlo ezberdinetan trebatzeko aukera
Guztira 10 lanpostu eskainiko ditu Hernaniko Udalak: kirol teknikari bat; soziologo bat; administrazio-kudeaketako lau teknikari; elektrizitate teknikari bat eta ingurumeneko hiru hezitzaile. Hamabi hilabeteko iraupena izango dute lan-kontratuek eta Hernaniko Udaleko sail ezberdinetan ariko dira: Euskara sailean, Ingurumen eta Hirigintza sailean, Hernaniko liburutegian, Kirol sailean eta Zerbitzu Publikoen sailean. 
 
Lanpostu horietako bakoitza betetzeko beharrezko ikasketa maila oinarrietan zehaztuta dago. Ikasketak azken hiru urteetan bukatu dituztela egiaztatu beharko dute gazteek. B2 eta C1 euskara mailak eskatuko dira, lanpostuaren arabera.
 
Horrez gain, nahitaez bete beharreko baldintza izango da 16 urte baino gehiago eta 30 baino gutxiago izatea. Langabezian egon eta Lanbiden erregistratua egon beharko da hautaketan parte hartu ahal izateko.
 
Eskaintzetan izena emateko epea azaroaren 10ean bukatuko da
Administrazio publikoan lehen lanbide esperientziako lanpostu hauek betetzeko orduan, lehentasuna Hernaniko gazte langabetuek izan dezaten da Hernaniko Udalaren helburua.
 
Izen-ematea eta lehen hautaketa Lanbideren Lasarte-Oriako bulegoaren bidez egin beharko da. Horretarako aukera dagoeneko irekita dago, azaroaren 10a arte. 
 
Informazio gehiago: www.lanbide.eus-en.