Berriak
Atzealdea Hernaniko Udalak bost langile hartuko ditu Tokiko Enplegu planaren bidez, urtea bukatu aurretik
2024·10·07
Hernaniko Udalak bost langile kontratatuko ditu urtea bukatu aurretik Tokiko Enplegu Planaren bidez.
Lan anitzetarako bi peoi, elektrizista bat eta bi igeltsero izango dira. Guztiek, bost hilabeteko lanaldi osoko kontratua izango dute.
Baldintza hauek bete beharko ditzute hautagaiek: Hernanin erroldatua egotea, langabezian egotea (eta Lanbiden izena emanda) eta euskaraz jakitea. Honez gain, hautagaiak ezingo dira 2023ko Tokuiko Enplegu programan edo Gazte Enplegu prorgramaren onuradunak izan. Emakumeek lehentasuna izango dute kontratazio garaian.
Peoien izen-ematea gaur ireki da
Peoien izen-ematea gaur bertan ireki da, Lanbiden. Urriaren 17a arte izango dute interesatuek horretarako aukera. Lanean hasi aurretik, Hiriguneen Mantentze ikastaroa egin beharko dute lanerako aukeratutakoek, Lasarte-Oriako EAGI eraikuntza-eskolan (150 ordukoa). Nahitaezko prestakuntza gainditzean gauzatuko da kontratazioa.
Elektrizista eta igeltseroen izen-ematea aurrerago egingo da: azaroaren 22tik abenduaren 5era.
Informazio gehiago:
943 33 50 21
688 660 861