Berriak

Atzealdea Hernaniko Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak lankidetza protokoloa sinatuko dute

Ekintzen Koordinazio Mahaia hilaren 29an elkartuko da

2025·07·17


Hernaniko Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Barne sailak lankidetza protokoloa sinatuko dute. Hori horrela, Hernaniko Udaltzaingoa eta Hernaniko ertzain-etxea Ekintzen Koordinaziorako Mahaian elkartuko dira hilaren 29an.

Bi erakundeen artean harremana eta lan-guneak egon dira orain arte ere. Hitzarmenak, baina, sistematizatu egingo du lankidetza. Ekintzen Koordinaziorako Mahaia osatuko dute Udalaren aldetik Xabier Lertxundi alkateak eta udaltzaingoko ofizialak eta, Segurtasun sailaren aldetik, Hernaniko ertzain-etxeko komisario buruak eta  Hiritar Babeserako buruak.

Ekintzen Koordinazio Mahaia gutxienez sei hilean behin elkartuko da. Helburu nagusia bi erakundeen arteko koordinazioa, baliabideen kudeaketa, gertakarien jarraipena eta dispositiboen-plangintza egitea izango dira.