Berriak

Atzealdea Hernaniko udalaren egutegia ostegunean hasiko da banatzen

Alai Zubimendik ilustratu du

2025·12·01


Ostegunean, abenduak 4, hasiko da Hernaniko Udala 2026ko egutegia banatzen herritarrei, doan (agortu arte). 

Herritarrek toki hauetan izango dute egutegia jasotzeko aukera: Herritarren Harrera Zerbitzuan-HHZ (udaletxea), Biteri kultur etxean edo Plazara gunean (Gudarien plaza, 5).

2026ko egutegia Alai Zubimendik ilustratu du. Goiz Eguzkiko gingko biloba zuhaitza izango da protagonista. 

Era berean, jakinarazi nahi dugu abenduaren 13an, 10etatik 12etara, Gipuzkoako Foru Aldundiak bere egutegia banatuko duela Gudarien plazan, doan.