Berriak
Atzealdea Hernaniko Udalaren zuzkidura bizitokien eskatzaileen behin-behineko itxaron-zerrendak argitaratu dira
2026·07·20
Hernaniko Udalaren zuzkidura bizitokien eskatzaileen behin-behineko itxaron-zerrendak argitaratu dira udalaren webgunean eta udaletxeko arkupeko Iragarki Taulan. Bihartik hasita, 10 egun balioduneko epea izango da erreklamazioak aurkezteko: abuztuaren 3a arte.
Talde bakoitzean onartutakoen zerrenda, pertsona edo bizikidetza-unitate bakoitzari esleitutako behin-behineko puntuazioa eta behin-behineko hurrenkera argitaratu dira.
Erreklamazioak abuztuaren 3a arte aurkez daitezke. Erreklamazio hauek idatziz aurkeztu beharko dira, udaletxeko erregistroan.
Zuzkidura bizitokiak denbora mugatuan erabiltzeko bizitoki publikoak dira, gehienez bost urterako. Ohiko etxebizitza bat eskuratu bitarteko urrats edo irtenbide gisa pentsatuta daude. Hain zuzen ere, itxaron-zerrenda Hernaniko Udalaren zuzkidura bizitokietan egon daitezkeen hutsuneak betetzeko erabiliko da.

