Berriak
Atzealdea Hernaniko zaborrontzien sarea berritu du Udalak
2026·06·03
Hernaniko Udalak kaleko zaborrontzien kokapenen berrikuspen teknikoa egin du, eta horren ondorioz hainbat aldaketa gauzatu ditu. Aldaketa horien artean daude zenbait zaborrontziren kokalekua aldatzea, zaharrak berriekin ordezkatzea eta herritarren eskaerei zein Udalak identifikatutako fokuei erantzuteko, gune berrietan zaborrontziak jartzea. Esku-hartzeak udalerriko hainbat puntutan egin dira, bai erdigunean baita auzoetan ere.
Alde zaharrean sei gune ordezkatu dira modelo metaliko berriengatik. Bestetik, mugimendu gehiago dagoen zenbait eremu eta parketan, indibidualak diren plastikozkoak jarri dira. Azkenik, gazta formakoak eremu berri batzuetan kokatu dira, esaterako, autobus geltokietan eta Auzo Biretan herritarrek proposatutako eremu batzuetan.
Helburua da herritarrek hondakinak errazago eta modu egokiagoan bereiztea, kale eta auzo garbiagoak izatea eta guztion artean ingurumenarekiko ardura handiagoa hartzea. Udalak zaborrontzien erabilera egokia sustatu nahi du eta birziklapen ohiturak onak mantentzera deitzen ditu herritarrak, Hernani jasangarriago eta garbiago baten alde.

