Berriak
Atzealdea
Hernanin esleituko diren babes ofizialeko 24 etxebizitzen eta 17 etxebizitza tasatuen zozketetan parte hartzeko onartuen eta ez onartuen behin-behineko zerrendak ikusgai daude
Zerrendak maiatzaren 10a arte egongo dira ikusgai, Hernaniko Udaleko iragarki taulan, Udalaren webgunean (www.hernani.eus) eta CONSTRUCCIONES SUKIA ERAIKUNTZAK S.L.ren webgunean (www.sukia.com). Erreklamazioak jartzeko epea: apirilaren 26tik maiatzaren 10a arte (biak barne).
2023·04·26
Erreklamazioa egin nahi izanez gero, idatziz aurkeztu beharko da, aipatzen diren arrazoien lagungarri beharrezkotzat jotzen diren frogagiri guztiak gehituta, Hernaniko Udaleko Herritarren Harrera Zerbitzuan (HHZ), edo CONSTRUCCIONES SUKIA ERAIKUNTZAK S.L.ren bulegoan, Donostian (Lugaritz Pasealekua 21, Sukia Eraikina).
Erreklamazioak idazteko Udaleko eskaera orri orokorra erabili beharko da.
ZERRENDAK