Berriak
Atzealdea

Hernanin esleituko diren babes ofizialeko 24 etxebizitzetan eta 17 etxebizitza tasatuetan izena emateko epea zabalik dago

Ohiko bizilekua Hernanin dutenek eta herrian lan egiten dutenek lehentasuna izango dute. Guztira, 41 etxebizitza esleituko dira jabetza-erregimenean, Santa Barbaran eta Floridan kokatuta daude eta denek trastelekua eta garajea dute.

2023·02·07


Hernanin esleituko diren babes ofizialeko 24 etxebizitzen eta 17 etxebizitza tasatuen zozketan izena emateko epea martxoaren 21a arte egongo da zabalik.

• Babes ofizialeko etxebizitzak: 19 Santa Barbaran + 6 Floridan
• Etxebizitza tasatuak: 10 Santa Barbaran + 7 Floridan

Guztiek garajea eta trastelekua izango dute, eta jabetza-erregimenean esleituko dira.

Santa Barbarako etxebizitzen artean, babes ofizialeko etxebizitza bat eta etxebizitza tasatu bat mugikortasun murriztu iraunkorra duten pertsonentzat izango dira.

Zozketa notarioaren aurrean egingo da, eta sarrera irekia izango da bertaratu nahi duen edonorentzat.  

Lehentasun-hurrenkera hau finkatu da zozketarako:   

1. Bizikidetza-unitateko kideren batek ohiko bizilekua Hernanin edukitzea eta azken 2 urteetan etenik gabe bertan erroldatua egotea, edo gutxienez 5 urtez azken 10 urteetan.

2. Bizikidetza-unitateko kideren batek Hernanin lan egitea azken 10 urteetan.

3. Eskaintza eskaera baino handiagoa izanez gero,  beste edozein pertsona.

Kasu guztietan ezinbestekoa izango da bizikidetza-unitateko inork etxebizitzarik ez izatea. Hori ez ezik, diru-sarrerei dagokienez, honako tarte honen barruan ere egon behar du: urtean 12.000 eta 39.000 € artean (babes ofizialekoentzat), urtean 15.000 eta 50.000 € artean (tasatuentzat).

Izena emateko eskabidea, dokumentazioarekin batera, telematikoki edo aurrez aurre aurkeztu ahal izango da Udaleko Herritarren Harrera Zerbitzuan (HHZ) edo Construcciones Sukia eraikuntzak S.L.ren bulegoetan (Lugaritz pasealekua 21, Sukia eraikina, Donostia).

OINARRIAK ETA ESKAERA ORRIAK