HERNANIN MUSIK: Juan Mari Beltran
Eguna: martxoak 15 Ordua: 20:00
Lekua: Biteri kultur etxea Sarrera: 7,5 euro
Sarrerak salgai martxoaren 5etik aurrera
Topaketa honetan hotsak elkartzen dira: Isturitzeko leize-zulo edo harpeko hezurrezko flautak eta biolontxeloaren hots barnerakoiak, adarren deialdi sakonak, txorien kantuak bezalako txirularen txioak, erritmoa markatzen duten danbolina eta ttunttuna, txalaparta makilen eta akordeoiaren botoien saltoak, albokaren harrabotsa eta txanbelaren oihua, txistua, klarinetea, dultzaina... Juan Mari Beltran, Ixiar Jauregi eta Errege Beldarekin batera arituko da hotsez, erritmoz eta musikaz osatutako sinfonia eder honetan, Andoni Salamerorekin olerkien laguntzarekin jantzia eta babestua.