Berriak
Atzealdea Hernanira etorriberrientzako Harrera Bulego Integrala berriz martxan da
2025·04·08
Hernanira etorriberrientzako Harrera Bulego Integrala gaurtik berriz martxan dago. Astearte arratsaldetan (16:00-18:00) eta asteazken eguerditan (12:30-14:30) eskainiko du zerbitzua.
Aurrerantzean Dobera Elkarteko kide batek artatuko du zerbitzua. Udaletxeko Herritarren Harrera Zerbitzuan (HHZ) dago kokatua bulegoa.
Bulegoa Hernanira etorriberriei harrera integrala, pertsonala eta hurbilekoa egiteko sortu zen duela bi urte “etorri berri diren pertsonei harrera eta herrian lehenengo urratsak errazteko” asmoz. Borondatezko hitzordu bidez funtzionatzen du.
Udalaren desioa Hernanira bizitzera etortzen diren herritar berriek “bizitza Hernanin egitea eta aktiboak izatea” da. Horretarako, “harrera komunitarioa” ezinbestekoa da.