Berriak
Atzealdea

Herri ikastetxeetan egin diren lanak

Uda garai egokia izaten da herriko ikastetxeetan egokitzapenak egiteko. Alde batetik, jardunik ez dagoelako eta, bestetik, Zerbitzu Publikoetako udal langileek beraiek egin ahal izan dituztelako lan horietako asko, kanpoko kontrataziorik egin beharrik gabe. Horrela izanik, guztira, 130.000 euroko inbertsioa egin du Udalak.

2020·11·15


Hau da egin diren lanen zerrenda:

LANGILE LAUBIDIETA:

- Urmaelera iristen den erreka konpondu eta berritu da. Azken urteetan hainbat konponketa egin dira baina hauek ez dira nahikoak izan eta erreka hutsik zegoen. Horregatik, konponketa eraginkor eta integrala egitea beharrezkoa izan da; hoditeriaren konponketa, ura berritzeko sistema instalatzea, baita errekako kanala inpermeabilizatzea ere. Lan hauek eskolarekin elkarlanean egin dira.

- Gimnasioko aldageletako dutxak eta komuna berritu dira egungo beharretara egokitzeko. Alde batetik, dutxen gunea handitu da, irisgarritasuna bermatu da, eta, bestetik, komun berria egin da. Gainera, aldaketarekin, materiala gordetzeko lekua ere handitu da.

- Beste lan batzuk: sare berdearen konponketa, sukaldeko lurraren urteroko tratamendua, gimnasioan margoketa lanak eta iturri berria jarri da tolarearen ondoan.

LANGILE MEABE:

- Hondar eremuko txabola berritu da

-Sarrerako ate zuriak margotu dira

-Atzeko mendiko lorategiak birmoldatu dira.

LANGILE BIDEBIETA:

- Aterpea eta sarrerak margotu dira.

ELIZATXO:

- B eraikineko lehenengo solairuko komunak berritu dira. Gainera, sexu-bereizketarik egin gabe diseinatu eta berritu dira; espazio bakarra ireki da guztientzat.


- Elizatxo Berriko argi-indar instalakuntza osoa egokitu da.

- Aterpe txikiko teilatu-hodiak aldatu dira.

- Beste lan batzuk ere egin dira: ganbarako arotzeria metalikoa aldatu da udako berotasuna gutxitze aldera eta parke txikiko gomazko segurtasun-zorua konpondu da.

URUMEA GAY-MUR:

- Teilatu-hodiak aldatu dira.

- Lehenengo solairuko patioko barandak konpondu eta margotu dira, baita aterpeko hesiak eutsi eta tinkatu ere.

- Beste lan batzuk ere egin dira: gela bateko leihoak motorizatu dira, ate berria sortu da bi gelen artean eta beste bi gelen artean kristala jarri da.

HAUR ESKOLAN:

- Teilatu-hodiak berritu dira.

- Atzeko arrapalaren zorua egokitu da, irristakorra izan ez dadin.