Berriak

Atzealdea Herrian txakurren, haien jabeen eta gainerako bizilagunen elkarbizitza hobetzeko kanpaina berria martxan jarri du Udalak

Txakur-kakentzako 10 edukiontzi berri jarri ditu Udalak herrian zehar

2025·11·03


Hernaniko herritarren elkarbizitza hobetzeko kanpaina berri bat jarri du Udalak martxan. Kasu honetan, txakurrekin tarteka suertatzen diren "gaizki-ulertuak edo deserosotasun momentuak" hobetzeko helburua du kanpainak.

Herrian txakurrak tarteko daudenean elkarbizitza bermatzeko hainbat ordenantza daude indarrean. Garrantzitsuenak bildu eta sozializatzeko, dekalogo bat sortu eta etxez etxe banatzen ari da Udala azken egun hauetan. Izan ere, "txakurra ongi zaintzea eta gainerako herritarrekin elkarbizitzza bermatzea jabearen ardura da".

Txakur-kakak botatzeko 10 edukiontzi berri

Udalak auzo auzo egiten dituen Auzo Birako bileretan, herritarren aldetik maiz aipatzen den "elkarbizitza arazoa izan ohi dira txakur-kakak", azaldu du Aitor Lukas Partaidetza zinegotziak. 

Hori dela eta, batetik, bizikidetza hobetzeko, eta bestetik, herriko txakurjabeei ere erraztasunak eta zerbitzua emateko, sentsibilizazio kanpainarekin batera, txakur-kakak botatzeko hainbat edukiontzi berri jarri dira herriko 10 puntutan. Hauek, lehendik zeuden edukiontziekin batera, txakurren gorotzak ongi kudeatzeko sare zabala osatuko dute.

Zakarrontzi berrien kokapena aukeratzek orduan, Udalak ahalegina egin du txakurrak paseora eramateko gune nagusiak direnak identifikatzeko, txakur-jabeei ahalik eta zerbitzu onena eskaintzeko.

DEKALOGOA