Berriak
Atzealdea

Lehen sektoreko herriko ekoizleak eta dendak harremanetan jartzeko ekimena

3
Udaleko Merkataritza Arloa saltoki eta ekoizle txikiekin harremanetan dago, konfinamenduak sortu dizkien kalteak murrizteko neurriak adosteko helburuz. Oraingo ekimenaren helburua da gure herriko lehen sektoreko ekoizle txikiak eta elikagai dendak harremanetan jartzea. Horrela, Hernaniko ekoizle txikien zerrenda osatu du Udalak eta elikagaiak saltzen dituzten dendei helaraziko die produktu horiek haien saltokietan saltzeko aukera eskaintzeko.

2020·04·03


Hernaniko Udaleko Merkataritza Arloa saltoki eta ekoizle txikiekin harremanetan dago, aste hauetan bereziki, konfinamendu egoerak sortu dizkien kalteak murrizteko neurriak adosteko helburuz.

Elikagai dendetan ilara gutxiago sortzeko xedez, saltoki batzuek erosketen eskaerak telefonoz edo mezu bidez jasotzeko ekimena burutu berri dute. Oraingo ekimenaren helburua da gure herriko lehen sektoreko ekoizle txikiak eta irekita dauden elikagai denda horiek harremanetan jartzea.

Horrela, Hernaniko ekoizle txikien zerrenda osatu du Udalak eta elikagaiak saltzen dituzten dendei helaraziko die produktu horiek haien saltokietan saltzeko aukera eskaintzeko. Horrela, ekoizle txiki horien produktuak salmentarako modua izango lukete eta saltokiek, bere aldetik, tokiko produktua sustatuko lukete.

Lehen sektoreko ekoizle txikiak honakoak dira: Karabeleko (barazki ekologikoak), Tellerizahar (gazta eta esnea), Balantxa baserria (barazkiak) eta OnEin (mermeladak eta barazki kontserbak).

 

1 2 3