Berriak
Atzealdea

Herriko zenbait enpresak Udalari lagundu diote babesteko eta desinfektatzeko materiala lortzen

Hernaniko Udalean, asteotan bizitzen ari garen egoera larria dela eta, ezohiko beharrak sortu dira eta babesteko materiala ezinbestekoa da udal langileek horiek segurtasunez egin ahal izateko. Hala ere, eskaera izugarri handitu dela eta, ez da bat ere erraza langileak babesteko behar diren ekipo guztiak lortzea. Herriko enpresa batzuek material hori lortzen lagundu diote Udalari.

2020·04·02


Herri zenbait enpresari jo zuen Udalak material bila eta Electroquímica de Hernani enpresak 700 babesteko maskara eman dizkio Udalari. Horretaz gain, kaleko desinfekzioa egiteko erabiltzen den 600 litro sodio hipokloritoaz ere hornitu dio Udalari.

Adarra industria hornitzaileak, bestalde, haiek ere babesteko materialaren eskaera egin behar zutela aprobetxatuta, eskaera berean Udalarena sartzea eskaini zioten Udalari, errazago eta bizkorrago eskuratzeko.

Material hori guztia bideratzen ari da Udala behar diren zerbitzuetara, bereziki, adinekoen egoitzara, hondakinen bilketara eta kale garbiketara.