Berriak
Atzealdea Herriko establezimenduetan euskararen presentzia handitzeko laguntzak ematen ditu Udalak
2025·01·15
Hernaniko Udalak herriko merkataritza arloan euskararen presentzia normalizatu eta handitzeko hainbat laguntza eskaintzen ditu, Euskara sailaren bidez.
Bost eremu edo arlotako laguntzak ematen ditu Udalak: establezimenduko edo ibilgailuetako errotuluak euskaraz jartzeko dirulaguntza (euskara hutsez jarritako errotuluaren %75a arte -gehienez 400 €-); wegbuneak euskaraz jartzeko dirulaguntza (euskarari gutxienez beste hizkuntzen tratamendua emanda eta lehen orria euskaraz lehenetsita, kostuaren %50 arte -gehienez 450 €- eta lehen orria euskaraz lehenetsita ez badago, %30 arte -gehienez 300 €-); programa informatikoak euskaraz jartzeko dirulaguntza (kostuaren %50 arte -gehienez 750 €); testu itzulpenak eta zuzenketak (gehienez hiru orrialdeko testuak, dohainik) eta euskarazko materialak (ordutegi txartelak, fakturak, hiztegiak, entrega-agiriak...).
Laguntza hauek establezimendu berriek zein dagoeneko martxan daudenek jaso ditzateke.
ESKAERAK ETA INFORMAZIOA:
Hernaniko Udaleko Euskara zerbitzua
Telefonoa: 943 33 70 29
Helbidea: Gudarien plaza, 1. 1. solairua (eskubia)
Emaila: euskara@hernani.eus