Berriak
Atzealdea

Herriko ikastetxeen instalazioak hobetzeko 272.000 euro bideratuko ditu Udalak uda honetan

Urtero legez, ikasturtearen amaierarekin bat ikastetxeak hutsik daudela aprobetxatzen du Udalak herriko ikastetxeetan hobekuntza lanak egiteko. Aurten mantenu eta inbertsioetan 272.000 euro bideratuko ditu Udalak.

2022·07·01


Honako hauek dira egitea aurreikusten diren lanik esanguratsuenak:

- LANGILE LAUBIDIETA. 3. mailako komunak eraberrituko dira. Kanpo-eremuko jolas batzuk ere egokituko dira.
- LANGILE BIDEBIETA. Komuna bertako ikasleen beharretara egokituko da.
- ELIZATXO. Hainbat pintaketa-lan egingo dira eta sarrerako ateak berrituko dira.
- URUMEA. Hainbat pintaketa-lan egingo dira eta jolas-eremuko zorua berrituko da.
- HAURRESKOLA. Jolas-eremua berrituko da.

Horietaz gain, eraikinetako instalazioetan mantenu-lan orokorrak ere egingo dira.