Berriak

Atzealdea Herriko mugarriak ezagutzeko mendi ibilaldia izango da datorren larunbatean

Izen-ematea irailaren 24a arte dago irekita Biteri kultur etxean

2026·09·18


Hernaniko mugarriak bisitatzeko mendi ibilaldia izango da datorren larunbatean, hilak 26. Ekimenaren 34. aldia izango da. Hernani hobeto ezagutzeko modua da herriko mugarriak bisitatu eta ezagutzea. 

Aurten ibilbidea Chillida Lekun hasiko da eta Mandazubin bukatu. Hala ere, elkargunea Biteri kultur etxea izango da (09:00etan). Handik, autobusez joango dira ibilaldiko partaideak hasiera puntura.

Parte hartzeko, Biteri kultur etxean eman beharko da izena, irailaren 24a arte (doan).