Berriak
Atzealdea

Herritar solidarioak, oinarrizko jardueretan ari diren langileentzat babes-maskarak egiten

1
Herritik sortzen ari dira elkartasuna adierazteko ekimen ugari. Horietako bat da behar duten kolektiboentzat maskarak egitea eta oparitzea. Horren adibide da herriko emakume jostun talde batzuek eta Lanbide Heziketako ikasleek egindakoa; bakoitzak zituen tresnekin maskarak egin ditu COVID-19 birusa geldiarazteko. Udalari eman dizkieten maskara horiek udaltzainak, brigadako langileak eta dendari txikiak ari dira erabiltzen.

2020·04·06


Herritar talde batzuk maskarak egiten ari dira beharrezkoak diren kolektiboentzat. Etxeberrin, esaterako, auzo elkartean elkartu ohi den emakume talde bat oso aktibo dabil. Jostunak izandakoak asko, etxean lortu ahal izan duten oihalak eta adinekoen etxean oso erabilita zeuden maindireak berreskuratu dituzte eta maskarak josten aritu dira. Guztira, 12 bat emakume aritu dira eta bakoitzak 20 bat maskara josi ditu. Maskarila horiek udaltzainentzat, brigadako langileentzat, beste udal langile batzuentzat eta erosketak egiteko bolondres taldeko kideentzat izan dira.

Horietaz gain, herriko beste emakume batzuek ere haien ekarpena egin dute eta etxean egin dituzten maskarak eskaini dizkiote Udalari.

Oihalezko maskarez gain, Hernani Lanbide Heziketa Zentroko ikasleek 3D inpresorarekin 120 babes-maskara ekoitzi dituzte, eta horietako batzuk herriko dendarien artean banatzen hasi da Udala.

Herrian elkartasun keinu asko sortzen ari dira eta herriak biziki eskertzen ditu horrelako jarrerak. Denentzako, hernaniar guztien izenean, gure eskerrik beroenak. 

1