Berriak
Atzealdea

Herritarrei deia Hernaniko LGTB kolektiboen azken 50 urteko historia berreskuratzeko ikerketan parte hartzeko

Iazko ikasturtean abiatu zuen Udalak LGTB kolektiboen memoria historiko hurbilari buruzko ikerketa. Hemeroteka eta bibliografia lanak egin ondoren, orain LGTB pertsonen bizipenak jaso nahi dira eta esperientzia subjektiboei leku egin nahi zaie.

2019·10·10


Hernaniko pertsona lesbiana, gay, transexual, intersexual eta heteroarautik kanpo kokatzen diren bestelako identitateek azken 50 urteotan (1969-2019) izan duten bilakaera politikoa jasotzeko ikerketa abiatu zuen Udalak joan zen ikasturtean.

Hemeroteka eta bibliografia lanak egin ondoren, orain LGTB pertsonen bizipenak jaso nahi dira eta esperientzia subjektiboei leku egin nahi zaie. Horretarako, herritarrak animatu nahi ditugu ikerketan parte hartzeko, norberak bizi izandakoa kontatzea kolektibo horien oroimen historikoa berreskuratzeko garrantzitsua baita.

Hiruki Larroxa kolektiboa ari da ikerlan hau egiten, Udalaren enkarguz.

Ikerketan interesa izanez gero eta bertan parte hartu nahi izanez gero, helbide eta telefono hauek daude eskura: hernanikolgbtikerketa@gmail.com  / 690145760