Berriak
Atzealdea

HHZren bulegoa arratsaldez ere irekiko da

Gaurtik aurrera, asteartero eta ostegunero zabalduko da HHZ bulegoa. 15:30etik 19:00etara eskainiko ditu goizez eskaintzen dituen zerbitzu berak. COVID-19a dela eta, goizez egiten den bezala, aurretik hitzordua hartu beharko dute herritarrek artatuak izateko.

2020·10·13


COVID-19ak sortutako pandemiaren ondorioz, HHZ-herritarren harrerarako bulegoko zerbitzuan zenbait aldaketa ezarri izan dira azken hilabeteotan. Konfinamendu garaian, aurrez aurreko arreta bertan behera gelditu zen eta telefonoz zein e-postaz eskaintzen zen zerbitzua.

Konfinamendua arintzearekin batera, HHZ hasi zen bere onera itzultzen eta, aldez aurretik hitzordua hartuta, 9:00etatik 13:00ak arte eskaintzen hasi zen aurrez aurreko zerbitzua. Hilabete hauetan goizeko ordutegiari ordu erdi bana gehitu zaio lehen orduan zein itxiera orduan. Hala, egun, 8:30etik 13:30era dago irekita HHZ bulegoa.

Hurrengo pausoa arratsaldez irekitzea izan da. Hartara, pauso hori gaur bertan eman da eta, gaurtik aurrera, astearte eta ostegun arratsaldeeetan irekiko da bulegoa, 15:30etik 19:00etara. Goizez eskaintzen diren zerbitzu guztiak eskainiko dira arratsaldez ere.

Esan bezala, bai goizez bai arratsaldez, hitzordua aldez aurretik hartu behar dute herritarrek 943-337000 telefonora deituta.

2014tik, herritarren zerbitzura

HHZ-Herritarren Harrera Zerbitzua 2014an ireki zen, komunikazio-kanal anitzeko plataforma bat bezala (aurrez aurrekoa, telefonikoa, telematikoa…), eta sei urte hauetan etengabe egin dira hobekuntzak, zerbitzua indartu nahian.

HHZ bulegoan eskaintzen diren zerbitzuak