Berriak

Atzealdea HHZk, Kulturarteko Plaza Feministak, liburutegiak eta kiroldegiak udako ordutegia izango dute

Ekainaren 24an eta 25ean udal zerbitzuak itxita egongo dira, herriko festengatik

2024·06·18


Datorren astetik aurrera, udako ordutegia izango du Hernaniko Harrera Zerbitzuak (HHZ): astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara. Arratsaldetan, beraz, itxita egongo da iraila arte.

Kulturarteko Plaza Feministak ere udako ordutegia izango du ekainaren 29tik irailaren 6ra. Goizez bakarrik egongo da irekita (09:30-14:00) eta larunbatetan itxita egongo da.

Udal kiroldegiak ere ordutegi berezia izango du udan: uztailean, astelehenetik ostiralera 06:45-22:00; larunbatetan 09:00-20:30 eta, igande eta jai egunetan 08:30-13:30. Abuztuan, aldiz, astelehenetik ostiralera 08:00-20:30 eta asteburuetan eta jai egunetan, 08:30-13:30era.

Liburutegian, berriz, ordu erdi beranduago irekiko dute arratsaldetan ekainaren 26tik aurrera eta larunbatetan itxita egongo da urria arte. Beraz, hauxe izango da astelehenetik ostiralera, liburutegiaren ordutegia: 09:00-14:00/16:30-20:00.

Gogoratu ekainaren 24 eta 25ean udal zerbitzuak itxita egongo direla, herriko jaiengatik.