Berriak

Atzealdea Hiribusak udako ordutegia izango du bihartik

15 urte arteko gaztetxoek ere dohainik izango dute garraio publikoa bihartik Mugi txartelarekin

2025·06·30


Hiribusak udako ordutegia izango du uztailean eta abuztuan. Bihartik aurrera, 1 eta 2 lineek goizeko zerbitzua eskainiko dute (0 linea ikasturtearekin batera jarriko da martxan).

1 lineak bost bidaia egingo ditu (08:00; 08:30; 09:30; 10:30 eta 12:30) eta bi bidaia 2 lineak (11:00etan eta 13:00etan).

Horrez gain, Mugi txartelarekin bidaiatzen duten sei eta 15 urte arteko haur eta gaztetxoek dohainik izango dute Hiribusa bihartik aurrera (urte bukaera arte). Sei urtez beherakoek, kasu guztietan, dohainik dute hiribusa.