Berriak
Atzealdea

Oinezkoek eta txirrindulariek jarduera fisikoa eta kirola egiteko lehentasuna izateko herriko hiru eremu egokitu dira

Bihar sartuko dira indarrean arau berriak Urbieta, Sagastialde eta Akarregiko eremuetan. Alarmak dirauen bitartean, zehaztutako egun eta orduetan, oinezkoek eta txirrindulariek izango dute lehentasuna.

2020·05·22


Jarduera fisikoa eta kirola kalean egitea baimendu zenetik, ohikoa da herriko hainbat gunetan herritarrak jarduera fisikoa egiten ikustea. Herritarrei jarduera hori modu erosoagoan eta seguruan egin dezaten laguntzeko asmoz,  Jarduera Fisiko eta Kirol Sailak (JFK) eta Udaltzaingoak elkarlanean, herriko hainbat gune eta erabilpen aztertu ondoren, 3 gune egokitzea erabaki  dute. 

Neurri hauek asteburu honetan ezarriko dira eta alarmak dirauen bitartean izango dira indarrean. 

Aipatutako guneak Urbieta kalea, eta Sagastialde eta Akarregi auzoak dira (ordutegiak eta ibilbideak). Gune hauetan oinezkoek eta txirrindulariek izango dute lehentasuna zehaztutako egun eta orduetan. Ondorioz, errepide batzuk moztuak egongo dira.

Hernaniko Udalak herritarrak animatzen ditugu gune hauek erabiltzera.