Agenda
Atzealdea

Hitzaldia. Azaroak 16

Espainiako elektrizitate-enpresek Chiapasko emakumeengan duten eragina. 18:00etan. Kulturarteko Plaza Feministan
16 AZA

Mugen Gainetik elkartetik datorren astean azaroaren 16an bideratuko den hitzaldira bertaratzeko gonbitea luzatzen dizugu.

Hitzaldi honetan  Espainako elektrizitate-enpresek Chiapasko emakumeengan duten eraginaren inguruan hausnartuko da, horretarako Chiapasko Lilia Elena Iñiguez abokatu feminista defentsa juridikoan aditua  eta auzi estrategikoak genero, giza eskubide eta kulturartekotasun ikuspegitik lantzen dituena izango da gure artean.

Bestalde, egungo eredu  energetikoa birmoldatzea proposatzen duen Goiener Elkartea bertaratuko da, guztien artean egoera ezagutu eta aldaketarako pausuak ematen hasteko.