Berriak
Atzealdea

Gogorarazpena: hondakinen kudeaketa berezia mantentzen da berrogeialdian eta kutsatuta daudenen etxebizitzetan

Berrogeialdian edo gaixorik dauden pertsonen hondakinak modu berezian tratatu behar dira arriskutsuak ez izateko. Horretarako, ezinbestekoa da pertsona afektatuek Udalari abisatzea. 943 54 30 16 edo 688 84 17 74 telefonoetara deituta argibideak eskainiko zaizkie.

2020·08·13


Alarma egoera amaitu den arren, hiri hondakinen gaikako bilketa egokituta mantentzen du Udalak COVID-19 dela eta berrogeialdian edo gaixorik daudenen etxebizitzetan. Kutsatuta dauden edo egon daitezkeen herritarren hondakinak beste etxeetakoekin ez nahasteko hartu zen neurria, birusaren kutsatze-arriskua gutxitzeko helburuarekin. 

COVID-19 birusarekin kutsatuta edo berrogeialdian dauden etxeak zeintzuk diren jakitea oso garrantzitsua da. Datuen Babeserako Legea dela eta, Udalak ezin ditu datu horiek eskuratu eta, horrexegatik, hain zuzen, da hain garrantzitsua pertsona horiek edo haien zaintzaileek edota senideek Udalarekin harremanetan jartzea.