Berriak
Atzealdea

Hondakinen kudeaketa berezia berrogeialdian eta kutsatuta daudenen etxebizitzetan

Berrogeialdian edo gaixorik dauden pertsonen hondakinak modu berezian trabatu behar dira arriskutsuak ez izateko. Horretarako, ezinbestekoa da pertsona afektatuek Udalari abisatzea. 943 54 30 16 edo 668 84 17 74 telefonoetara deituta argibideak eskainiko zaizkie.

2020·03·22


Bihartik hasita, hiri hondakinen gaikako bilketa egokituko du Udalak COVID-19 dela eta berrogeialdian edo gaixorik daudenen etxebizitzetan. Kutsatuta dauden edo egon daitezkeen herritarren hondakinak beste etxeetakoekin ez nahasteko hartu dute neurria, birusaren kutsatze-arriskua gutxitzeko helburuarekin. 

Espainiako Gobernuak agindu du kutsatu diren edo isolamenduan dauden herritarren etxebizitzetan sortzen diren hondakinen bilketan irizpide bereziak jartzea. Irizpide horiek joan zen hilaren 17an helarazitako dokumentuan zehazten dira. 

COVID-19 birusarekin kutsatuta edo berrogeialdian dauden etxeak zeintzuk diren jakitea oso garrantzitsua da. Datuen Babeserako Legea dela eta, Udalak ezin ditu datu horiek eskuratu eta, horrexegatik, hain zuzen, da hain garrantzitsua pertsona horiek edo haien zaintzaileek edota senideek Udalarekin harremanetan jartzea.