Berriak

Atzealdea Ia tona bat hondakin jaso du Udalak Goiz Eguzki atzeko eremuan

2024·07·30


Goiz Eguzki erretiratuen egoitzaren atzeko eremuan 941,505 kg hondakin jaso ditu Udalak. Mota guztietako kale hondakinak jaso dira 67 metro koadro eskasetan: ontzi-arinak, plastiko gogorra, eraikuntzako materiala, elektrogailuak, metala, arropa...

Tokiaren irismen txarra dela eta, garabia eta sokak behar izan dira hondakinak ateratzeko. Guztia bildu ondoren, hondakinak sailkatu eta behar den guneetara bideratu dira, egoki kudeatzeko: Hernaniko garbigunera eraman dira hondakinetako asko eta Garbitaniaren bidez kudeatu dira etxeko hondakinak. 

Herriko naturguneak eta eremuak ez direla zabortegia gogora ekarri nahi diegu halakoak egin dituztenei eta hondakin bereziak kudeatzeko bideak Garbigunea edota garbigune ibiltaria herritarren eskura dauden azpiegiturak direla gogorarazi.