Biteri kultur etxeko ikasgela, erakusketa gela eta liburutegia, irekita
2020·06·25
Gaurtik aurrera berreskuratuko diren zerbitzuak
- Ikasgela, erakusketa gela eta liburutegia. Liburutegia orain arte mailegurako soilik zegoen zabalik, baina gaurtik aurrera kontsultarako eta irakurtzeko aukera ere izango da.
- Erakusketa gela: Nagore Legarreta argazkilariaren "Suzko irudiak" erakusketa egongo da ikusgai uztailaren 17ra arte.
- Irekiko diren areto guztietan aforoa murriztua izango da, eta kultur etxeak ezarritako babes eta segurtasun neurriak errespetatu beharko dira: maskararekin sartu-irtenak, tenperatura hartuko zaie erabiltzaileei sarreran, distantzia mantendu beharko da eta higienea zaindu eskuragarri jarriko diren gel hidroalkoholikoekin.
- Udako ordutegia jarri da martxan: 09:00-14:00. Uztaila eta abuztuan arratsaldez itxita egongo da.