Agenda
Atzealdea

IKASTAROA: Ordenagailua hobeto erabiltzeko gakoak

Lau orduko ikastaroa 12 eta 17 urte bitarteko nerabeentzat da, on line izango da. Izen-ematea maiatzaren 8ra arte egin daiteke. Saioak: maiatzak 12 eta 14 (16:00-18:00).
12 MAI

Ordenagailua ikasleentzako eguneroko tresna bihurtu da. Ikasle horietako batzuk adierazi digute ordenagailuaren erabileran trebatu nahi dutela. Eskaera horri erantzunez antolatu da eskaintza hau. Gailua erraztasunez erabiltzen ikasteko hainbat gako eskainiko dira 4 orduko ikastaro labur batean. Sarri denbora galtzen da ordenagailuak dituen hamaika aukera ez dakizkigulako erabiltzen. Modu erraz batean erabilera hobetzeko garrantzizkoak diren trikimailuak erakutsiko ditu Arkaitz Sukuntza Alkorta irakasleak. 

Zehazki 3 arloetako edukiak landuko dira: ordenagailuaren erabilera orokorra erraztekoak (adibidez, karpeten antolaketa eta fitxategien kudeaketa, teklatu lasterbideak, pantaila-irudi mozketak), Interneterako oinarrizkoak (esaterako,  argazkiak, bideoak eta informazioa bilatzea, gehien erabiltzen diren aplikazioak, gehigarriak, gogokoak, segurtasuna eta baimenak) eta disko gogorraren erabilera eta segurtasun kopiak. 

Ikastaroa Hernaniko nerabeei (12 eta 17 urte bitartekoei) zuzendua dago. Doakoa da eta online eskainiko da. 

Maiatzaren 12 eta 14an, 16:00etatik 18:00etara izango dira saioak. Ikastaroa eskainiko da 5 ikasle baldin badaude eta gehienez 15 ikasle egongo dira. 

Ikastaroan izena emateko epea maiatzaren 8an amaitzen da. Ondorengo loturan egin daiteke: https://labur.eus/Zgv6I