Berriak

Atzealdea Ikastetxeetako eremuetan asteburuetan gertatzen diren txikizioak salatu nahi ditu Udalak

Hezkuntza komunitateari ez ezik, herritar guztiei egiten diete kalte gisa horretako ekintzek

2024·10·11


Herriko ikastetxeetako patio-eremuetan asteburuetan maiz gertatzen diren txikizioak direla eta, kezka adierazi nahi du Hernaniko Udalak. Gertakariak salatu eta  adierazi nahi dugu horrelako ekintzak ez direla onargarriak eta guztiontzako direla kaltegarriak, hezkuntza komunitateek herriaren eskura jartzen dituzten espazio publikoak baitira ikastetxeak.

Txikizioak egin dituztenei hausnartzeko eskatu nahi diete Udalak eta Hernaniko ikastetxeetako zuzendaritzek: ikastetxeen eremuak herritar guztiek gozatzeko egoten dira irektita. Kalteek, ikastetxeen eguneroko zailtzeaz gain, herritar guztiei egiten diete kalte.