Berriak
Atzealdea Ikasturte bukaera ospatuko dute Kulturarteko Plaza Feministan, laguntasunaren aldarria eginez
2026·05·26
Hernaniko emakumeen topagune bihurtuko da Kulturarteko Plaza Feminista ekainaren 5ean (ostirala, 17:30). Izan ere, Emakumeentzako Jabetze Eskolen zein eztabaida feministen udaberriko zikloaren ikasturte bukaera elkarrekin ospatzeko aitzakian, herriko emakume guztientzako irekitako festa antolatu da.
Bertaratzen denak dantza (twerk emanadia eta Jenny Perlazarekin saioa), umorea (Bea Egiazabalen eskutik), karaokea (Siwanabaren laguntzarekin), Lagunekin bai! txapak egiteko tailerra eta, batez ere, lagunarteko giroa topatuko ditu Kulturarteko Plaza Feministan.
Bukatzeko, mokadutxo bat ere izango da. Izan ere, lagunekin dena da ederragoa.

