Berriak
Atzealdea

Ilustrazioak argazkiei hartuko die lekukoa 2022ko udal egutegian

2017an hasi zen Udala egutegia osatzen argazki-lehiaketa bidez. Bost urtez egin zen lehiaketa -urtero gai bat proposatuta- eta puntuaziorik handiena lortzen zuten hamahiru argazkik osatzen zuten egutegia.

2021·10·21


Aurten, argazki-lehiaketen zikloa itxiko da eta ilustrazioak hartuko du argazkigintzaren lekukoa. Egutegiaren formatoa ere desberdina izango da, orain arte hilabete bakoitzean argazki bat egoten zen eta hemendik aurrera ilustrazio bakarra izango da urte osoko irudia.

Asteazkenak Estudioak abiatuko du ziklo berria. Proiektu artistiko hau Maddi Zumalabe herriko ilustratzaileak eta Jon Arangurenek osatzen dute. Haiek egingo dute 2022ko egutegiaren azala. Asmoa da datozen urteotan herriko beste ilustratzaile batzuei ere aukera hau ematea.

Ohikoa den bezala, abenduaren hasieran banatuko da 2022ko egutegia.

Hernaniko Udalak eskertu nahi du argazki-lehiaketak antolatu diren bost urte hauetan herritarrek emandako erantzuna.