Agenda
Atzealdea

INAUGURAZIOA: "Izan zirelako" dolu perinatalaren eremua

12:00etan, Hernaniko hilerrian. Sahatsa Jauregik egindako artelana da. Ekitaldi irekia da.
12 OTS

Heriotza eta dolu perinatalaren txokoa sortu du Hernaniko Udalak hilerrian. Herriko familia batekin elkarlanean, horrelako eremuen beharra antzeman zuten eta herriko hilerrian dolu mota horretarako txoko berezi bat sortzeari ekin zioten. Sahatsa Jauregi artistak egin du eskultura eta igandean inauguratuko dute. Ekitaldi irekia da.