Berriak

Atzealdea Inauteriak iragartzeko kartel lehiaketa martxan

Astelehenetik abenduaren 9a arte aurkez daitezke lanak Biterin edo online

2024·11·15


2025eko Inauteriak iragartzeko kartel lehiaketa martxan jarri du Hernaniko Udalak. Azaroaren 18tik abenduaren 9ko eguerdia arte (14:00ak) egongo da lanak aurkezteko aukera, Biteri Kultur Etxean edo kultura@hernani.eus-era bidalita. Lanarekin batera, egilearen datuak ere aurkeztu beharko dira (aurrez aurre bada, aparteko gutunazal batean).

Aurkezten diren lanen artean lau aukeratuko ditu Inauterietako Jai Batzordeak eta ondoren, herritarrek horien artean gustukoena aukeratuko dute. Bozketa herrikoia abenduaren 12tik 22ra izango da (online edo Biteri Kultur Etxean).

Irabazleak 700 euroko saria jasoko du: 350 euro eskudirutan eta gainerakoa, Berriakeko establezimenduetan baliatzeko.

OINARRI NAGUSIAK:

- Lehiaketan 16 urtez gorako edonork parte har dezake.

- Kartelean HERNANIKO INAUTERIAK 2025 jarri behar da nahitaez.

- Lanaren neurria 32x48 cm izango da eta ezinbestekoa izango da formatu digitalean aurkeztea. Lan digitala 300 ppp-ko erresoluzioarekin eta CMYK erako koloretan aurkeztu beharko da.

- Ez da onartuko adimen artifizialarekin edo elkarrizketa-laguntzaileekin sortutako lanik.

- Idatzizko zein irudien erabilera sexistarik ez da onartuko.

Oinarri guztiak hemen.