Berriak
Atzealdea Inauteriak iragartzeko kartela aukeratzeko bozketa herrikoia, martxan
Abenduaren 22a izango da bozka emateko azken eguna
2024·12·12
2025eko inauteriak iragartzeko hautagai diren lau kartelak aukeratu ditu Inauterietako Batzordeak.
Gaurtik hilaren 22 arteko epea izango dute herritarrek gustukoena bozkatzeko. Horretarako, bi bide izango dituzte: Biteri Kultur Etxean bertan edo online.
Herritar bakoitzak boto bat emateko aukera izango du.
Kartel irabazlea urtarrilaren 13an jakinaraziko du Udalak.