Berriak
Atzealdea

INDARKERIA MATXISTAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA. Hernanin, askotariko antolatutako ekimenak

Aurten ere, gainean dugu azaroaren 25a, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna. Hori dela eta, Hernanin, urtero legez, askotariko ekimenak antolatu ditugu, indarkeria matxistaren aurkako lanean urratsak emateko helburuz. Egitarau oparoa antolatu dugu, besteak beste: erakusketak, formazio saioak, zine forumak, mahai-inguruak. Eta nola ez, azaroaren 25ean, Mugimendu Feministak deitutako mobilizazioan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Gonbidatuta zaudete antolatutako ekimenetan parte-hartzera eta eskertuko genuke zuen inguruan honen berri emango bazenukete. Denak aske izan arte, lanean eta borrokan jarraituko dugu, mugimendu feminista, herri administrazioa, herriko eragileak eta herritarrak, elkarrekin.

2021·11·19