Agenda
Atzealdea

INFORMAZIO SAIOA: Guztion lokal hutsen alokairurako programa

18:00etan, Biteri kultur etxean. Programaren 3. deialdia zabalduko da laster.
10 EKA

2019. urtean GUZTION izeneko egitasmoa jarri zuen martxan Hernaniko Udalak, hutsik dauden lokal komertzialak dinamizatzeko asmoarekin.

Udalak hutsik dauden lokalen informazioa bildu zuen, lokalen poltsa osatzeko eta lokal horien  jabeak eta merkatazitza ekimen berri bat, negozio berri bat, martxan jarri nahi dituzten ekintzaileak harremanetan jartzeko.

Parte hartzen duten lokalek kanpoaldean bereizgarri bat dute eta ikusgai daude Hernaniko webgunean.

Orain arte 2 deialdi burutu dira programan izena emateko eta hutsik dauden lokalen udal poltsan sartzeko, eta 21 lokal daude programan.

Poltsa horretan dauden lokalek, ikusgarritasuna handitzeaz gain, abantailak ere izango dituzte Udalaren hainbat egitasmotan, dirulaguntzetan, esaterako.

Hori dela eta, parte hartzeko 3. deialdia zabalduko da eta Udalak bilera batera dei egiten die hutsik duen lokala udal poltsan sartzeko interesa duten jabe guztiei.

Informazio saioa: ekainaren 10ean, Biteri kultur etxean, 18:00etan

Informazio gehiago udaletxeko Merkataritza sailean: tel: 943 33 70 28 (goizez).

https://www.hernani.eus/eu/guztion