Berriak

Atzealdea Irulegiko aztarnategia ezagutzeko irteera antolatu du Udalak

Izen-ematea gaurtik irekita dago Biteri Kultur Etxean

2024·07·29


Irulegiko aztarnategia ezagutzeko irteera antolatu du Udalak aurten ere. Irailaren 1ean izango da txangoa, eta gaurtik aurrera izena emateko aukera dago Biteri Kultur Etxean.

Autobuseko bidaia eta aztarnategira sarrera 5 euro ordaindu beharko dituzte interesatuak dauden herritarrek. Autobusa bete arte egongo da zabalik izen-ematea.

Irulegiko aztarnategian, Aranzadi Zientzia Elkarteko kideen azalpenak entzuteko aukera izango dute hernaniarrek, aztarnategian barrena egingo den bisita gidatuan.

Irulegiko aztarnategi arkeologikoa Nafarroako Aranguren ibarrean dago kokatua. Burdinaren Lehen Aroan datatua dago eta baskoien lurraldea ezagutzeko aukera paregabea da.