Berriak
Atzealdea

Hernaniko Udalak bat egiten du argindarraren prezioaren igoeraren aurkako gaurko itzalaldiarekin bat

Hernaniko Udalak, iraileko udalbatzarrean, “Deskonektatu elektriketatik. Haien iruzurraren aurrean, burujabetza energetikoa!” izenburuko mozioa onartu zuen. EH Bilduk aurkeztutako mozioa puntuz puntu bozkatu zen. Elkarrekin Podemos-Orain Hernani udal taldeak 2. puntua ez beste puntu guztiak babestu zituen. EAJ-PNV eta PSE abstenitu ziren. Ekimenarekin bat egiteko udaletxeko argiztapena itzalita egongo da gaur gauean.

2021·10·08


Onartutako mozioan Hernaniko Udalak honako hau adierazten du:

1. Espainiar estatuko enpresa elektrikoak argindarraren prezioarekin egiten ari diren iruzur larri salatzen du.

2. Euskal Herriak subiranotasun energetikoa behar du, espaniar estatuan ezarritako oligopolioa apurtuko duten sistema propioak behar ditugu, sistema bidezkoak publikotik eraikitzeko eta argindarra oinarrizko ondasun eta eskubide gisa errespetatzeko.

3. Eusko Jaurlaritza interpelatzen dugu, lankidetza publiko-komunitarioa, deszentralizatua eta kontrol publikoa bermatuko dituen neurri zehatzak har ditzala presazko izaerarekin.

4. Hernaniko Udalak urriaren 8an, 22:00tatik 22:30era deitutako itzalaldi masibo eta kazola-jotzeko deialdiarekin bat egiten du.

Hernaniko Udalak, ekimenarekin bat egiteko, udaletxearen argiztapena itzaliko du.

Mozioa