Berriak
Atzealdea

Datorren asteazkenetik aurrera, udaleko izapideak hitzordurik gabe egin ahalko dira

Pandemiaren aurreko egoerara itzuliko dira herritarren arretarako zerbitzuak, bai hhz bulegoan bai beste sailetan ere. Asteazkenetik aurrera, aurrez aurreko izapideak egiteko ez da hitzordurik beharko.

2021·10·11


Osasun krisia dela eta etxeko konfinamendu ezarri zen iazko martxoan. Horren ondorioz, bi hilabetez udaletxea itxita egon zen. Ondoren, 2020ko maiatzean ireki zituen ateak.

Udaletxearen irekiera progresiboa izan zen, osasun egoerak ahalbidetzen zuenaren baitan eta beti ere segurtasun neurriak betez. Hasiera batean, HHZ bulegoa ireki zen hitzorduen bitartez  arreta presentziala eskaintzeko asmoz.

Gerora, udal sailetan ere hasi ziren herritarrak artatzen hitzorduen bidez, baita udalak dituen beste eraikinetan ere. Pixkanaka bere garaian hartutako neurriak egoera berrira egokitzen joan ziren, osasun neurriak errespetatuz.

Egungo egoera kontutan hartuta eta herritarren beharrak hobeto asetzeko asmoz, pandemia aurreko egoerara itzultzea erabaki du Hernaniko Udalak. Hortaz, datorren asteazkenetik aurrera, HHZko eta udaletxean dauden beste sailetako izapideak hitzordurik gabe egin ahalko dira.

Udaletxean dauden zerbitzuetako arreta ordutegia honakoa da: egunero 8:00etatik 14:00etara, eta astearte eta ostegunetan 19:00ak arte.