Agenda
Atzealdea

IZEN-EMATEA: “Gatazka armatuaren irakurketa feministak: begirada soziologiko eta literarioen bidegurutzean” ikastaroa

Hilean behin egingo dira saioak, abendura arte: urriak 5, azaroak 2, azaroak 23 eta abenduak 14. Ordutegia 18:30-20:30era izango da. Kulturarteko Plaza Feministan.
19 IRA 30 IRA

Urriaren 5ean hasiko da “Gatazka armatuaren irakurketa feministak: begirada soziologiko eta literarioen bidegurutzean” ikastaroa, Kulturarteko Plaza Feministan. Izen ematea irailaren 19an hasiko da, 30era arte. Izena emateko inprimakia Udalaren webgunean bete behar da. Zalantzarik izanez gero 943337017 telefonora deitu daiteke.

Ikastaroa doakoa izango da eta euskaraz. Hilean behin egingo dira saioak, abendura arte, ondorengo datetan: urriak 5, azaroak 2, azaroak 23 eta abenduak 14. Ordutegia 18:30etatik 20:30etara izango da.

Sei dinamizatzailek parte hartuko dute saioetan: Iratxe Retolaza (koord.), Ibai Atutxa, Lorea Azpeitia, Olatz Dañobeitia, Onintza Odriozola eta Eider Rodriguez.

IKASTAROAREN LABURPENA. Irakurketa feministek biderkatu egiten dituzte gatazka armatuari buruzko galderak: zer adiera eman diogun gatazkari; aldi berean zenbat gatazka bizi izan ditugun gurean; nola gurutzatzen den gatazka armatua beste gatazkekin; zer gatazka kokatu da erdigunean eta zeintzuk, berriz, bazterrean; zer genero-logika eraiki diren gatazka armatua fikzionalizatu duten literatur testuetan; eta beste hainbeste itaun. Irakurketa saio hauetan begirada soziologikoaren eta literarioaren bidegurutzean gatazka armatuari buruz orain arte jorratu gabeko auziei heltzeko eta egindako galderei ezberdin erantzuteko ariketa egitea proposatuko dugu.

Izena emateko bete ezazu formularioa