Berriak
Atzealdea

Emakumeentzako Jabetze Eskolako udazkenerako eskaintza, prest

Datorren udazkeneko Emakumeentzako Jabetze Eskolen eskaintza berria laster jasoko duzue etxean. Ikastaro eta tailerretan izena emateko epea irailaren 3an irekiko da.

2019·08·30


Urtero bezala, Leoka labaderoa izango da Jabetze Eskolen denboraldiaren hasiera ekitaldiaren eszenatokia. Hiru emakume hernaniarrez osatutako Bihotx musika taldeak eskainiko du musika eta dantza emanaldia, irailaren 13an, 22:00etan.

Ikastaroei dagokienez, Mindfulness tailerra, hilekoaren ingurukoa, barrutik kanpora argazkitzen izenekoa, batukada feminista, munduko emakumeen literatura saioak, mugimendu kontzientziatik mugimendu askera eta eskalada ikastaroak izango dira aukeran udazkenean.

Izena emateko gerturatu, idatzi edo deitu:

Plaza Feminista (Aristizabal kalea, 7, behea)

berdintasuna@hernani.eus

943 337017

Egitaraua