Berriak
Atzealdea

Jabetze Eskoletako ikastaroetan izena emateko epea irekita dago

Orotara, 12 tailer edo ikastaro eskainiko dira urtarriletik aurrera eta Emaguneko lehen hitzordua berriz urtarrilaren 20an izango da. Horretarako esperientzia oparoa duten irakasleak izango dira, hala nola: Ana Murcia Guevara (Sorburu), Clara Wolfram Pérez, Nerea Redondo Otamendi, Arantza Albizu Escobar, Ainara Sarasketa Alberdi, Mertxe Tranche Iparragirre, Pepa Bojó Ballester, Patri Espinar Labián, Oinhana Calparsoro Forkada (Alaiondo kooperatiba. Teks Sarea), Paz Carbajosa Dalmau, Inés Lasagabaster Unzueta, Enara I. Domínguez, Olaia Blanco Azpiri, June Fernández.

2022·01·11


Hernaniko Jabetze Eskola hausnarketarako eta formaziorako topagunea da. Emakumeok gure eskubideen jabe egiteko, geure bizitzetan autonomia eta konfiantza izateko eta beste emakumeekin sareak sortzeko espazioa da. Eskolaren helburua emakumeon jabetze edo ahalduntze prozesuan eragitea da. Hori lortzeko asmoz gure errealitatea ikuspegi feministatik aztertuko dugu eta berau aldatzeko tresnak eskuratuko ditugu. Jendarte justuago baterantz urrratsak emango ditugu. Hernaniko Udaleko Berdintasun Sailak urtean bitan antolatzen ditu Jabetze Eskolak eta hasi berria dugun urteko lehen atalekoetan, udaberrikoetan parte hartu nahi izanez gero, izena eman daiteke. Ikastaroetan parte hartzea errazteko, haurrak zaintzeko zerbitzua eskaintzen da.

Izena emateko aukera egongo da urtarrilaren 10etik aurrera, bai Kulturarteko Plaza Feministan, inprimakia beteta, emailez kulturartekoplazafeminista@hernani.eus edo 943 33 70 17ra deituta. Ikastaroei urtarrilean hasiera emango zaie.

Triptikoa

Izen emate orria