Berriak
Atzealdea

Jarduera fisikoa eta kirolaren udako kanpaina abian

Uztailaren 1ean hasita, igerileku irekiak zabalik egongo dira. COVID-19a dela eta, segurtasun neurri zorrotzak ezarriko dira eta aforoa mugatuko du Udalak.

2020·06·27


➢ KANPOKO JOLAS IGERILEKUAK

1. ANTOLAKETA

Bi txanda egongo dira. Goizeko txanda eta arratsaldeko txanda.
Herritarrek egunean txanda bakarrean egon ahalko dute.
Bi txandetan instalazioan egoteko ordu kopuru bera izan dadin, aurten , 10:00etan zabalduko da instalazioa.

1.1. Aforoak:
726 lagun (Instalazio osoan)
242 lagun (ur laminan)
1.2. Txanden ordutegiak:
Lehenengo txanda: 10:00 - 14:30 (15:00etan denak kanpoan)
Bigarren txanda: 15:30 - 20:00 (20:30etan denak kanpoan)

2. SARRERA ETA ABONOAK

2.1. Sarrerak:
2.1.1. Prezioa: Aurten sarreraren prezioa aldatu da. Sarrerak txanda bakoitzeko izango dira.
Hurrengo taulan ikus daiteke aplikatuko den prezioa.

SARRERAK

-GOIZEZ 10:00H-14:30H
-ARRATSALDEZ 15:30H-20:30H

18 urtetik beherakoentzat …………….. 2,75 €
18 urtetik gorakoentzat …………... 3,85 €
3 urtez behekoa………………………………1,35 €
6 hilabetez behekoa ………….. 0 €

2.1.2. Erosketeko modua: Internet bidez eros daiteke soilik. http://kirola.hernani.eus/eu/
- Tiketa inprimatuta edo mugikorrean eraman beharko da.
- Egunekoa eta hurrengo egunekoa erosteko aukera egongo da.
- Egunero erosteko aukera dago.
- Ez da sarreraren dirua itzuliko.
- Eguneko edozein ordutan erosi daiteke sarrera.

2.1.3. Taldeentzako sarrerak: Aurten, aforoa gutxituko da, segurtasuna bermatua egon dadin, beraz, kanpotik datozen taldeak ez dira onartuko. Soilik, Hernaniko Udalak antolatutako udalekuetako haurren taldeak onartuko dira.

2.2. Abonoak
Aurten abonoa soilik kiroldegiko bazkide direnek egin dezakete.

2.2.1. Prezioa: Onartutakoaren ( maiatzeko boletinean) erdia izango da aurtengo abonoaren prezioa.

HERNANI ETA ASTIGARRAGAN ABONATUENTZAT GEHIGARRIA (2020ko udako
denboraldian aplikatzeko)

Familiarra ……………….37,45 €
18 urtetik gorakoentzat .(+18 años) …………… 24,75 €
18 urtetik beherakoentzat (-18 años)……………….. 16,35 €

2.2.2. Egiteko modua: - Internet bidez edota udal jolas igerilekuko atezaintzan. Presentziala egin nahi izanez gero lehenik hitzordua eskatu behar da.
- Denboraldi osoan egiteko aukera izango dute.
- Sarrera hartu beharko dute. Aforoa kontrolatu ahal izateko.

3. NEURRI ETA ARAU BERRIAK
1.- Sartzerakoan eta irteterakoan maskarila erabiltzea nahitaezkoa da.
2.- 2 metroko distantzia mantendu beharko da.
3.- Sarrerako hidrogelarekin garbitu beharko dira eskuak sartzerakoan.
4.- Nahita nahiezkoa izango da sarrera ekartzea.
4.- Aldagelak itxita egongo dira.
5.- Igerilekuetako dutxetan ezin da jaboia erabili.
6.- Txirristak itxiak egongo dira.
7.- Mahai tenisa, Boleibola kantxa eta saskibaloiko sakiak erabilgarri egongo dira. Beti ere materiala norberak etxetik ekarri behar du. Horrez gain, jolasten dauden bitartean 1,5 m distantzia bermatu beharko dute parte hartzaileak.
8.- Instalaziora sartzea onartuta dauden materialak hauek dira:
- Haurrentzako mahukatxoak
- Etzaulkiak, aurten ezingo dira bertan utzi.
- Ping pong mahiarako materiala, boley materiala eta saskibaloiko pilota.
9.- Lurrean markatutako puntuetan jarri behar da.
10.- Beheko belardian ezin dira etzaulkiak jarri. Etzaulkiak, tabernako terrazan eta goiko zelaian soilik jarri ahalko dira.
10.- Uretara sartzeko, markatutako atetik sartu eta atera beharko da.
11.- Aforo handiko egunetan, uretan 20 minutu txandak egingo dira. Sorosleak abisua ematerakoan denak uretatik irten beharko dira.

➢ UDAKO IKASTAROAK
Informazioa: kirola.hernani.eus